2011-08-25

INOIZ ESAN DIDATEN GAUZARIK EDERRENA


"etengabe zu irakurtzen biziko nintzen.
Zu irakurtzen zaitudanean bakarrik
biziko ote banintz bezela.
"

niretzat gorde nahi izan dut hasieran
baina ezin
urrutitik datozen hitz horiek
betirako tupusten nautelako
egozentrismotik haraindi naramatelako
gauzak ondo egiten nabilela esaten didatelako
joder.

ahaztu egiten baldin baditut
nire begi niniak erreko ditzakezu
ahaztu egiten baldin baditut
belarriak mesanotxean utziko dituzu
ahaztu egiten baldin baditut
zakila ebakiko duzu
ahaztu egiten baditut
hamar apendize ederrak
banan banan atera eta leihotik bota beharko dituzu
kalera...
bizirik ez naizelako egongo

ezin dut hori ahaztu
joder joder joder
objetiboa bada...
joder joder joder
maitasuna bada...

hitz horien inflexio puntua ospatzeko Bernatek egin zuen argazki hau erakusteko momentua iritsi dela uste dut. Argazki magiko bat da. Kurba batean gelditu ginen, siesta baterako edo... aurreko gaua goizearekin elkartzen ikusi genuelako... lo egin barik argazkiak nola ateratzen diren azaltzen saiatu zen Bernat gaixua. Gero, kamara hartu, kurba berean lurren jarri, furgoaren gainera igotzea eta infinitorantz begiratzeko esan... eta bere magiarekin hasi zen:


Laster, Bernatekin pasatako 48 ordu haiek Bagan kontako ditut... nire erara. Bere argazkiekin. Baina horretarako gau oso bat behar izango dugu.

iAGUR


Steve badoa... bere are minbiziak jota eta Apple utziko du, 313 patente eta gero!!!! Hemen patente lista. Horrela kontatzen dizu The New York Timesek istorioa historian zehar.

Aurreko egunean Oierrek bideo hau pasatu zidan, ikusi behar duzu:



Egia bezain tristea, tristea bezain egia.

2011-08-24

THERE IS NO SUCH A THING AS PRIVATE


Pirateriarekin pikatua al dago?



Urriak 25ean aterako duen Bad As Me diska berriaren inguruan Tom haserretu dela dirudi. Nik Tom zeozer prestatzen zegoela atzo jakin nuen, hau, hau eta hau irakurri eta gero.

GEREZI BIZARRA


Askotan gertatzen zait;
lalalarala lalala
esaldi pare bat
kantatzen dira
nire ile azpian
begien atzeko zurrunbiloan.

Ahaztu egiten ditut
poesia eskutartean
ihesi doalarik.

Beldurtzen naiz…
baina bizitza aurrera doa
edo atzera
neskek barre egiten dute
Avett anaiek abesti bat
idazten dute
berriz hasi behar dut
eta kostata bada ere
beldurraren usainaz
aldegitea lortzen dut.

Egia esan zertan datzan ez dakit
halere mundua begiratu behar dut
eta ez diot zentzurik aurkitzen
galdera zein ote den diozu?
zure burua itaundu
edozein galderak
maiz
erantzun berbera duelako
besteetan aldiz
erantzuna
bizarraren soinuan dago
edo gerezi baten irudian
gereziak kolore bat duelako
bizarrak
soinu bakarra duen bezala

c’est tres bizarre tu me dis.

OUTDOORS


Atzo Bon Iver taldearen diska berriari buruz zeozer jarri nuen. Esan nizun bezala, Pitchforketik irakurri nuen berria eta hortik hasi nintzen. Mark Richardsonen kritikaren lehen parrafoarekin bueltaka ibili naiz arrez geroztik:

"The guy who recorded an album alone in the woods. This line might end up on Justin Vernon's tombstone. There's something irresistible about the thought of a bearded dude from small-town Wisconsin retreating, heartbroken, to a cabin to write some songs-- especially when the result is a record that sounds as hushed and introspective as Bon Iver's 2007 debut, For Emma, Forever Ago. These days, Vernon is more likely to poke fun at the image, but it endures because it fulfils a fantasy for us as listeners. Even if we don't care for the outdoors, most of us occasionally want to escape our lives, be alone with our thoughts, and see if we can tap into something true. In a time of easy distraction, the idea of heading into a cabin at the edge of the world to create is alluring. By tying the intimacy of that image to Justin Vernon's music, we're able to take the trip with him".

Atzotik diska jada bost aldiz entzun dut, oraindik flipatzen.


Etxe hau is something true, eta hementxe gure etxe ondoan dago. Kotxea ere hor barruan dago. Not sure that is truly outdoors thought.

ON ASSIGNMENT


Arkaitzen artean bizi nahi duenak honelakoak ere egin behar ditu, noizean behin jan ahal izateko, eta bero pixkat sentitzeko:



Hemen camp4 collective taldearen bideo gehiago.

2011-08-23

BON IVER


Ekainean Justin Vernonek diska berria atera zuen. Ez nekien. Gaur Pitchforkek 9.5 (!!!) jarri diola ikusi eta berehala entzutera "joan" naiz. Eta ikustera..



Diska osoa eta beste hainbat groovesharken.

Niri live mobidak gustatzen zaizkidala badakizu, eta gainera soinu eta irudi honekin:



Youtubeko bere katera bazoaz "Pristine HD" horretan Atlantako kontzertuaz gozatu ahal izango duzu, kantaz-kanta MetabolicalFor deritzon enteari esker.

HARITZ ZUBILLAGA


Bilbon egon nintzen azken astean Egoitzekin birritan elkartu nintzen. Gidoi master-class, birra pare, hanburgesa itzela eta sukaldeko elkarrizketa mamitsu baterako astelehen edo astearte galdu batean eta larunbata toxiko baterako. Egoitzek larunbata horiek ondo baino hobeto antolatzen dakizki. Eguerdian Plaza Berrian gelditu ginen eta han terraza batean eserita bizpahiru ordu eta bizpahiru Heineken berde (birrak gu baino beroagoak zeuden...what the fuck!) hartu genituen. David eta Egoitz ezezik, Galder eta Tucker handik agertu ziren ere; eta Egoitzen anaia ere.

Emakume bat agertu zen, bainujantzi olinpikoak egiten omen dituena, hots, Espainiako igeriketa sinkronizatuko taldearen bainujantziak diseinatu omen dituen emakumea. Plaza Berriko klaustroa zeharkatu eta beste taberna bateko kanpoaldean eseri ginen. Galder desagertu zen. Txisa egin nuen. Sargoria eta argia. Betaurreko beltzak jarri nituen eta pare bat pintxo jan nuen. Batak piperra zeukan, makailuarekin eta besteaaaak... ez dut gogoratzen. Ez ziren beste munduko ezer, edo agian ni beste mundu batean nengoan jada. Ezer ez den munduan, alegia.

Egoitzekin hitz egin nahi nuen. Obsesionata nengoen Egoitzekin. Obsesionata jarraitzen dut.

Egoitzekin gure "proiektu" horiei buruz mintzatu... beldurragatik izango zen, inseguridadeagatik. Batek daki. Azkenean ez genuen ia horri buruz ezer esan, baina ederki baino hobeto zihoan eguna. Bizitza tabernara joan ginen gero... ibili ezik lurretik bizpahiru milimetrotara gindoazelarik. Poz-pozik. Bizitzan gehienek ginflonikekin hasi ziren, ni birra berri bat eskatu nuen. Beroa oraindik, kaguenlaputa! Arratsaldea zen... ordu zehatza jakitea ez zitzaion inori axola. Elkarrizketa gurutzatuak hasi ziren. Holako batean trajedun tipo gazte bat agertu zen. Nerd itxurarekin. Misteriotsua. Haritz deitzen zela esan zidan Egoitzek. Bere betaurrekoen atzetik eta ile erdi luzearen azpitik gauzak esaten hasi zen. Denek ezagutzen zutela berehala ulertu nuen, eta denak miresten zutela ere. Baita Egoitzek ere.

Faizbuk buruzko Fincherren azken pelikularen inguruko goraipamenak hasi ziren. Niri pertsonalki pelikula horrek ez dit ezer esan, eta Daviden lana asko gustatzen zait. Hortik beste pelikula batzuoi buruz hasi ziren. Ni gero eta isolatuagoa nengoan. David eta Haritzen ondoan nengoen. Errubia eder bat pasatu zen eta bere ipurdiarekin egin nituen karrika hartako metro batzuk. Atzerritar asko zegoen gure inguruan. Kanuto usaina eta sargoria. Eskerrak fraka motzak nituela. Drogan pentsatzen hasi nintzen eta Egoitzen hankan kolpe bat eman.

Gero Oierren bila joan ginen, Egoitzen beste lagun bat. Denok Tuckerren kotxean sartu ginen. Golf bat dela uste dut, baina ez nago ziur. Badakizu nik koloreak soilik desberdin dezakedala autoei dagokienean. Romora iritsi eta gaua arratsaldearekin nahastu zen. Y hasta ahi puedo leer.

Etxera itzuli eta Haritz horren misterioari ekin nion goizaldeko ordu bitan amamaren etxean. Eta hau aurkitu nuen:

.

Egoitz, larunbata hori ez dut sekula ahaztuko, nahiz eta zurekin hitz egiterik lortu ez nuen. Egiteke dagoen guzti horren tentsio bereziak aurrera eramango gaituela -pluralean bakardadea diluitzen da- espero dut, tentsio sexual betegabea izan ez arren.

DENBORA GALTZEN


Gure ondoan daudenak
oso errez ahazten ditugu
gure ondoan ez dauden arte
baina inork ez du
horri buruz hitz egin nahi,
momentuz dena desira delako
miseriaren artean
desirak soilik
libra zaitzakelako.

A-zure aitak zer egiten du, ba?
B-nire aitak ez du ezer egiten ?
A-langabezian ala ?!
B-ez, kanposantuan.
A-joder…
B-…
A-inork al daki minbizia duzunik ?
B-ez, zuk bakarrik…
A-ezta zure emazteak ere?
B-Ez. Eta badakizu
horrek zer esan nahi duen.
A-…
B-Hil beharko zaitudala.
A-Azkenean ez da inor geldituko.
Utz ezazu… beranduegi izan baino lehen.

pipipipi pipipipi (alarma)
pam pam pam (tiroak)

trago bat behar dut
zigarro bat behar dut
pareta horia begiratu…
dena idatzi behar dut
-notatxoak, hamaika-
bestela ezin izango dut idatzi
eta idatzi behar dut
bestela ezin izango dut bizi…
memoriaz idazten
memorian bizitzen.
Eskerrak gereziondoak
gereziak ezik geriza
ematen duela.


PDFa hemen laster.

NO SOMOS COMO ELLOS


nuestros padres no se drogan
nuestros padres no se pegan
nuestros padres
no están en el paro
nuestros padres no follan
nuestros padres no se desnudan
nuestros padres no se lavan
nuestros padres no leen
nuestros padres no sueñan

nuestros padres beben y fuman
nuestros padres dicen cosas
nuestros padres están sordos
nuestros padres van despacio
nuestros padres se callan
nuestros padres
se miran al espejo buscando algo
nuestros padres están ahí
nuestros padres se obligan
nuestros padres trabajan

nuestros padres

nuestros padres
no son como nosotros

y llueve en Bruselas
y yo ya no soy hijo
y soy simplemente padre


PDFa hemen laster.

2011-08-22

TAN FÁCIL


Es tan fácil ser nihilista
es tan fácil ser sarcástico
también lo es ser de izquierdas,
y de derechas... ni te cuento!

Es tan fácil cambiar de imagen
y estar a la moda,
tan fácil como dejar de estarlo.

Es tan fácil
elegir un vino decente
y acompañarlo
con una dorada al horno.

Es tan fácil mal tocar
un instrumento
y si me apuras,
incluso cantar una canción
o hasta componerla.
Obviamente esta puede terminar
apestando
y dicha posibilidad,
con olor incluido,
es intrínseca a un poema.

Es tan fácil fingir un orgasmo
tan fácil como
que te finjan uno
o tan fácil como
hacer el amor con la luz apagada
incluso teniéndola pequeña
o diminutas tetas
que casi no se vean.

Es tan fácil llorar
es tan fácil reír
es tan fácil el recuerdo
tan fácil vivir sin enfermedad

por qué es tan difícil
ser simplemente uno mismo?

por qué querer ser alguien
que no se es,
y pasarse la vida
perfilando sueños perfectos
para morir sucumbiendo
ante ellos?


PDFa betiko tokian.

ZAHARTZEN


Gazteria pikutara joan zen
goiz hartan, nire ondoan
beraiek ez jakin arren…
hori zen beldurgarriena
telefonoei buruz hitz egiten
beste behin ere…
hauek ez dakite ezer
eta hori da beldurgarriena

hogei urte barru
berdin egongo dira
hori bai izango dela
benetan beldurgarria

lurrean dago dena
esperantzak
ihes egin behar izan du
tokirik ez dagoelako
ilusiorik gabeko munduan

ilusiorik gabe
etorkizunak ezin du
bere usain ederrarekin
kiratsa hau desagertarazi
loreak ez dira inoiz gehiago
gure oinen ondoan haziko
lurrean beste guztia dagoelako
eta esperantzak
ihes egin behar izan du.


PDFa hemen.

2011-08-21

I LOVE DRIVING...me nuts


Cómo me duele la ignorancia
empieza a hacerme daño
físicamente
tengo a un imbécil
sentado a mi lado
estamos solo separados
por el pasillo estrecho
de los aviones mierda del hoy
no se ha callado
durante los últimos 70 minutos
que he sufrido en mi silencio
que no en el suyo

para terminar de joderla
se ha tomado una grimbergen
y encima tiene público
que le ríe su apestoso
sentido del humor

cómo me gusta conducir!

[…]

nola egingo dut
aurrera egiteko?
zergatik tentela izateak
merezi du?
igogailuko elkarrizketak
igogailuetarako eginak daude
ez abioietarako

tipo hau ez bada orain isiltzen
zeozer esango diot
esan ez…
hobeto zuzenean aurpegian gogor
jotzen badut

[…]

azkenean abioatik jeitsi nintzen
isiltasunean
alabari eskua eman
eta maleta bila joan ginen
beste behin ere iraultzaileak
galdu egin zuen
eguneroko borroka zitalotan


PDFa hemen.

ARGIRIK EZ


Pasiran irten ginen
biok bakarrik
aspaldi moduan
ametsek eraikitako zubietan
ibiltzeko
Magritten zeruko hodeietan
eta argirik ez dugula behar
argi gelditu zen

Hiriko kaleetatik
parkera
eta parketik basora
gero eta urrutiago
gero eta egiago
basotik hipodromo zaharrera
tristeziaz ikusi nuen
zaldi berriak daudela
metalezko makil batzuokin
bola zuri txikiak
banderadun zuloetan sartu asmoz

ez ditut zaldi lasterketak
gustoko
ezta gizon zuridun haien
belar kolpeak ere ez

halere hor daude gure ametsak
beti bezain distiratsu
argirik ez dugula behar
argi utziz


itzal ditzatela farolak
presta ditzatela teilatu berriak
txori suizida berriontzat


PDFa hemen izango duzu egun batean.

L'HOMME QUI VOULAIT VIVRE SA VIE


Zer egingo diogu... "The Big Picture" bezala itzuli dute pelikula honen titulua... batek daki zer egin duten Cervantesen hizkuntza erabiltzen dutenek. Arazo semantiko-gramatikal-lingustikoz haraindi... Paulek dena dauka. Hori gezurra da... eta horregatik pelikula hau sinesgarria bihurtzen da lehen segundutik. Klima arraro bat dago... nahiz eta luzaroan beste pelikula frantzes bat ematen duen.
Eta orduan... pelikula gertatzen da... eta dena ulertu duzula uste duzunean... ideiak ordenaturik dituzunean eta lasaitzen hasten zarenean, azken bost minutuak datoz. Eta gero gauza bat baino ez zaizu gelditzen, behetik goraka doazen letra zuri horiek. Azkenean letrak soilik gelditzen direlako.
UK trailerra jartzea erabaki dut... blog hau irakurtzeko euskara ez soilik baina beste hizkuntza batzuk menperatu behar dituzulako, ingelesez azpitituluak, audio frantzesa... zuk aukeratu.



Eta bukatu eta berehala sentsazio eder hori etorri zitzaidan bisitan. Ume batelez Douglas Kennedy idazleari, Eric Lartigau zuzendariari eta Romain Duris aktoreari idazteko beharra sentitu nuen. Aurretiaz beste hainbatokin gertatu zaidan bezala, eta bizirik daudenak nire mezu arraro horiek jasotzen dituzte... galdetu Pakori, Bernardori, Aitorri, Edorta edo bere alaba Iratiri, Anariri, Mikeli, Xabierri, J.Rri eta beste abar luzeri. Batzuek erantzuten dute, beste batzuek ez, baina nik idazten jarraituko dut.

Chers amis...

2011-08-17

DOT


Dot korrika doan neska bat da... ihesi. Guztiok bezala.



Zientzilari bezala ikusita... dauzkagun mikroskopioekin honelako pelikulak egiten hasi beharko genukela bururatu zait.

DRIVE


Gidatzea gustatzen zait. Ez azkar. Gidatu, bakarrik hori.
Ia 17 urte istripu barik, izun barik.
Gidatzea gustatzen zait.

Hortik, hona:



broooom, brooooom....

BREAKING BAD


Kimika irakasle bat
minbizia duela jakitean
metanfetamina egiten hasiko da
Jesse bere ikasle izandako makarrarekin.

Bere familia lagundu nahi du
behin hildakoan dirua utziz

Gaur hau bidali dit:



Seriearen trailerra:



Ni jota engantxata nago.

AI CHARLES!


Ez, Ez dut "R" bat ahaztu.

Egunero bezala goizean komunera noa, gosaldu eta geroko komunaz ari naiz. Eseri egiten naiz eta poesia irakurtzen dut. Orain Charlesen "The Pleasures of the Damned" itzela daukat eskuartean. Gaur bizpahiru poema eder irakurri dut, laster zatiren bat hona ekarriko dut. Bitartean Charlesen presentzia beste toki batetik etorri zait. Hau irakurri:

THE LAUGHING HEART

your life is your life
don’t let it be clubbed into dank submission.
be on the watch.
there are ways out.
there is a light somewhere.
it may not be much light but
it beats the darkness.
be on the watch.
the gods will offer you chances.
know them.
take them.
you can’t beat death but
you can beat death in life, sometimes.
and the more often you learn to do it,
the more light there will be.
your life is your life.
know it while you have it.
you are marvelous
the gods wait to delight
in you.


eta orain hau ikusi:



Eta zera pentsatzen dut... publizitatean -gaur eguneko kapitalismo kontsumistaren ardatz madarikatuenetarikoa- jartzen dugun poesia beste toki batzuetan jarriko bagenu, ai!... eta Charlesek esandako beste hau datorkit burura: poesia ez da denontzat. Eta horrek hau pizten du:

Nork irakurtzen du poesia?
Nork idazten du poesia?
Poesia, otoitza bezalakoa da
beharra eta beldurra daukagunean soilik
gogoratzen dugun hura
ai ama, ai ama, ai Charles!

2011-08-13

OLOR A NADA


Esperaba sentado a que pasara
a que pasara algo
y dotar a un día sin más
de un peso especial
que evite que se lo lleve
el viento del olvido

y entonces llegaste tú
y te sentaste a mi lado

-y ahora que transcribo
el poema de mi mano
a la caja con teclas
empiezo a recordar
que el día se hizo especial
y que atolondrado
saqué mi moleskine
y me puse a escribir
esto que ahora transcribo
y que es nuevo
y que no está en el cuaderno
de los negros y blancos-

y después de sentarte
metiste el bolso delante
para proteger tu entrepierna
y ni siquiera me di cuenta
porque iba leyendo a Mr. E
hasta que tu olor
me borró de la faz de la tierra
y me sacó a golpes del vagón

putos perfumes de mierda
que hacen que todo se tape
y que no sepamos
a que huele lo humano

PDFa hemen daukazu.

ANAIA BERRIA


Aspaldi ez dudala nire poemak kontextuan jartzen. Honek ez du beharko lan handirik... Bretagnen geuden eta lagun bat nuen buruan. Azkenaldi honetan anai bihurtu dena. Bata hegaz dabil, bestea amildegian...swap... eta alderantziz...
Lagunak obsesioak bihurtzen ditut, eta obsesioak lagun.

Hona hemen egun horietako kronikatxoa:

11-07-02

Ilargia zeruan balego bezala
gaueko hamarrak dira
baina egunez bainatzen dira
eskuz idatzitako letra hauek
xumeak izan nahi dutenak,
baina beti bezalakoak…
ondo baino hobeto
ezagutzen dugun zaporearekin

Nire ideiek maiz naramate
horra, zugana.
Ba al dakizu zergatik?
maitasunari galdetuko diogu
jertse urdin zahar honi
nire bainujantziko loreoi.

Inakiren liburuan
galduta nabil
mendi handi horien
haize eta heriotzen artean
negarrez
baina ezer busti barik;
negarrak barrutik doazelako.

Oraindik ez dakit
Inakirekin bat natorren
ala
Inaki gorrotatzen dudan:
ausarta ez naizelako
errexa delako liluratua egotea
hainbeste bizitza
galtzen diren bitartean
hainbeste bizitza galduta mendian
hainbeste bizitza galduta
sofá honetan.
Tipo gazte horiek
hor daude
arkaitzen artean
izarrekin dantzan
betiereko deskantsu izoztuan
eta larogei urte barru
gazte izaten jarraituko dute
besteok
hil eta desagertzen garelarik.

Mendizale horiek beraien bizitza
bizi izan zuten
eta beraien heriotza hil
K2an honek
Annapurnan hark
amets batean amestuko dute
batzuk kolpe batekin, seko;
beste batzuk hotzikarez
zein gaixo zein ahul
zein gosez eta egarriz.

Heriotzaren beldur garenok
soilik
bizi gaitezkelako horrela
bizitza norbere eskutan hartu
eta mendi batera jaurti
mendiaren goikaldera
harri horiekin larrua joz
harria larruarekin joz

eta liburua mahai gainean utzi
eta zuri idazten hasi

eta zugan pentsatzen jarri

[…]
egun bat pasa da…

11-07-03

hondartzan gaude orain
mojen irla honetan
gurekin etorri behar zinelako
paradisu honetan
paradisuak nik uste
jendez baino ez daudelako eginak

Bitartean hitzak bildu ditut
hondartzatik pasiran
Naiak karakolak eta karramarroak
jaso dituen bezala.

Esango nahi nizukeen guztia
ez dator beti bezain argi
itsasoaren ondoan eserita nago
agian nostalgia urtarrak
nire hitzak busti dituelako.

Gizon ausarta bat
igerian irten da infinitorantz
zeru gris eta ur urdinaren
erdian

Isa, Naia eta hirurok
bretagneko goiz hotz honetan
hondartzan bakarrak
eta aurrean genituen irlak
lainoan desagertu dira
igerilariarekin batera.

Eguerdia etorri zaigu bisitan
Isa txalupa bat egiten ari da
gaztetan Karraspion
Mikelek eta biok eraikitakoak
bezalakoa
eta euria hasi du azkenean
hasieran xirimiria
baina laster euri hotza
barrabarra
itsasoa emozioz
dardarka balego bezala
agudo jantzi eta aldapan gora
etxera
berora
E.S.T entzutera
Esbjorn itsasoan gelditu zelako
igerilari hura bailitzan
“a strange place for snow”

esan beharrekoak etorri arte
honela utziko zaitut.
isiltasunean.

Banoa Inakirekin Himalayarat.

[…]

11-07-04

beste egun bat joan zaigu
eta nire buruan zaude oraindik
horrela izango da hil arte
dantzan, kantetan
ametsetan zaude.
Oraindik hitzak aurkitzeke
inongo misteriorik
izango ez duen mezua idazteko;
poemen poema
idatzi nahiko nizuke
niretzat zer zaren ospatzeko
goraipatzeko
badaezpadan
bidean gal ez gaitezen

Halere
argi dago ezin dela
hain berezia eta garrantzitsua
hitzez soilik jantzi

edo ez da idatzi behar
bidea egitean datza soilik
eta bidea
elkarrekin gaudenean
egingo dugu.

Bitartean,
badakit ideia honek
berotuko dituela
nire sinapsiak
eta zure ideia erreal horrek
nire azala laztanduko duela
idatzi ezin dudan
maitasun forma honi
beste tresna batzuokin
deskribatuko dut
arauak apurtuko ditut
eta zuregana iritsiko naiz
hemendik zein handik
zure ahotsa sakon horretan
ahots pausatu eta aditu horretan
itsaso berri baten soinua
aurkitzera joango naiz
orain eta beti.

Egoitz oporretan dagoenez ez dakit bere "servidor" horretan argazkiak (tamaina handian, argazkian sakatzerakoan beste argazkiokin gertatzen den bezala) eta pdfak jarri ahal izango dituen ala ez. Horrela denerako, hemen daukazu pdfa. Gero eta gehiago gozatzen nabil argazki kamarakin. Laster iraultza hasteko prest egongo naiz.

2011-08-11

EZ LIGUKETE UTZIKO


Alberto Garzón Espinosaren (ATTAC) analisi bortitza, dituen 59 segunduko tarte guztietan...



Egoitzen ganbaratik.

2011-08-09

POESIA GEHIAGO


Mehatxu batekin nator gaur
poesia gehiago idatziko dut
eta hona ekarriko dut
edo hobeto esanda
gero eta poesia gehiago
agertuko da Bagan
beste txorakerien tokia murriztuz
denbora bakarra delako
nahiz eta ahal dudan gehien handitu
nik ere limiteak ditut

emozioz beteta nago
eta horrelakoetan irtenbidea bakarra izan daiteke
idatzi eta idatzi
eta kantak egin
eta argazkiak atera
eta hona dena ekarri
eta gero gerokoak

edertasuna erakusteko helburu bakarrarekin
barruak barran gainean jarriz
eta dena betiko indarrarekin eginez
pisuak aldenduz
kateak askatuz
oihuak afinatuz
topikoak eta arauak ezagutuz
etengabe eraiki eta desegiteko

onomatopeiak itzuliz
eta hitzen mundura ekarriz
titiak laztantzen dudanean bezala
behatzen sentsazioa hitz egiteko asmoz

hori da nire helburua
hori izango da nire lana
hori delako nire bizitza
hori naizelako ni

TENTAZIOA ONDOAN DAGO


Beti dago ondoan... beti!



Errepika on bat bezala!