2010-07-30

LASTER ARTE


Astelehenean Seattleko irla batzuetara goaz oporretan (San Juan, Orcas eta Lopez izen bitxiak dauzkatenak), hona hain zuzen ere:










Horiek horrela Baga-Biga itxita egongo da. Zerbait behar izanez gero, betiko moduan egin, itxaron nik mezu bat idazten dizudan arte.


Abuztu hasiera ederra izan! Laster arte! Muxu bat, bi eta hiru...

ALL BLACKS ETA HAKA


Rugbian talde bat dago beste talde guztien gainetik. Munduko talderik hoberenetariko bat izateaz gain, tradizioa eta maori herriaren kultura errespetatzen dutelako. Hona hemen beraien guda dantza ezaguna:



Australiaren aurkako partida bateko beste hau ere nahiko indartsua da.

COUNTDOWN TO ZERO


Zu bezala pila bat jende egunak, orduak edota minutuak zenbatzen ari da oporrak noiz iristearen zain daudelako. Bien bitartean beste batzuek beste zenbaketa batekin dihardute:



Hemen bideoa handiago ikus dezakezu eta hemen dokumental honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

2010-07-29

METACOUSTIQ


Musika eta musika...Austin (TX) hirukote honek ere In Flames taldearen bertsioak egiten ditu. Hona hemen SXSW-en jotako bat:


Bideo gehiago ikusi eta entzuteko astia? hemen, hemen eta hemen...
Beraien myspacen ez dago abestirik.

ezin dut aukeratu zein erakutsi hemen, beraz beste bat jarri BEHAR dut, IGO BOLUMEEEEEENA!!!!

BEST OF YOU


Ez dut inoiz Dave Grohl gustoko izan. Oiertxok performance hau aspaldi bidali zidan, orain berriz entzun dut, eta nigan izan duen efektuaren % 20a sortzen badizu, zoriontsu egingo zaitu. Gero ez esan ohartu ez zaitudala ...



Handiagoa ikusi nahi bazenu, behin klikatu eta gero berriz klikatu eta orri berri bat irekiko da, hor youtube-n jatorrizko tamainan ikusteko aukera izango duzu. Ez dakit dakizun, baina youtubeko bideo guztiekin berdina egin dezakezu Baga-Bigatik handiagoa ikusi nahi baduzu, pantaila osoan ikusi barik.

2010-07-28

FELIXEN IRRIBARREA


Berrian Ekaitz Agirrek idatzitako hau irakurri eta hemen pegatzen dut:

Irribarrea mendian

Gasherbrum II mendian gelditu zen betirako Felix Iñurrategi, gaur hamar urte. Ezbeharrak arrastoa utzi zuen mendizale nahiz mendizale ez zirenen artean; Iñurrategi anaien kordada gertukoa baitzen, etxekoa.

Albiste pozgarriarekin esnatu zen 2000. urteko uztailaren 28a. Alberto eta Felix Iñurrategik Gasherbrum II mendiaren (8.035) tontorra zapaldu zuten, bi anaiek elkarrekin igotako hamabigarren zortzimilakoa. Gailurrerako bidea gogorra egin zitzaien, igoeraren azken zatian haiek ireki behar izan zutelako arrastoa. Ordubete egin zuten tontorrean, eta bertatik zabaldu zuten albistea Euskadi Irratiaren uhinen bidez. Goizeko zortziak ziren Euskal Herrian. Aretxabaletan (Gipuzkoa), Iñurrategi anaien jaioterrian, hamabigarren etxafuegoa bota zuten Marruxiko elkarteko kideek. Ohitura zuten. Felixek eta Albertok zortzimilako mendi bat igotzen zuten bakoitzean, herritarrei albistearen berri emateko modua zuten. Bi baino ez zituzten falta hamalaugarren suziria aireratzeko: Gasherbrum I eta Annapurna. Haietako lehenengoan saio bat egiteko asmoa zuten Felixek eta Albertok hurrengo egunetan.

Tontorretik beherako bideari ekin eta bi orduan jaitsi ziren bigarren kanpalekura (6.900). Beheko kanpalekuaren babesera gauak harrapatu aurretik iritsi asmo zuten. Urteetan mendiak ikasgai asko eman zizkien, eta behera jaitsi artean ezer ospatzerik ez dagoela ederki asko zekiten bi anaiek. Felix ez zen iritsi. Alberto jaitsi zen, bakarrik, korrika batean. Han zeudenei eman zien ezbeharraren berria: mendian behera 400 metro amildu zela anaia, ez zela hura zegoen lekura iristerik. Astebete lehenago dozenaka mendizale pasatutako soka eten egin zen. Bost minutu lehenago Alberto pasatutako soka hautsi egin zen, eta arriskurik behar ez zuen eremuan amildu zen Felix. Gasherbrum II mendian geratu zen, betirako.

Denborak hegan egiten du, eta hamar urte bete dira gaur Felix Iñurrategiren ezbeharra gertatu zenetik. Ordu gutxiren buruan, tontorraren poza atsekabe bihurtu zen, argia ilun, bizitza heriotza. Kolpe gogorra hartu zuen Aretxabaletak, Euskal Herri osoak hartu zuen tamainakoa. Bi anaiak gertukoak zituen mendizaleak, baina mendizale ez zirenentzat ere halakoxeak ziren Felix eta Alberto Iñurrategi; gertukoak, etxekoak, banaezinak, Iñurrategi anaiak. Bi lagun, bi anaia, baina osotasun bat, kordada banaezina.

Bitxia da. Heriotzaren hamargarren urteurrenak eta Alberto Iñurrategik goimendian egindako azken urratsak bat egin dute denboran. Broad Peaketik itzuli berria da Alberto, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin mendi hartako hiru tontorrak lotu eta bide berri bat irekita; euskal mendizaletasunak zortzimilakoetan irekitako lehenengoa. Estilo bati fidel osatu dute erronka, Iñurrategi anaiek Himalayara joateko zuten estilo berari jarraiki, hain zuzen. Arin, talde txikian, oxigenorik gabe, eta tontorrari bidea eta igotzeko modua lehenetsiz. Urteurrenaren harira gogoeta egin du Albertok, gogoeta baikorra: «Denborarekin alde ona ateratzen saiatu naiz, eta gaur da eguna oso modu ederrean agertzen zaidana Felixen irudia. Etxean marraztuta polita ikusten dut, baina mendira noanean dimentsio ikaragarria hartzen du, eta oso lagungarria zait».

«Iruditzen zait gure artean dagola»

Felix eta Alberto. Alberto eta Felix. Iñurrategi anaiak. Egun ere banaezinak zaizkio jende askori. Irribarrea aurpegian. Halakoa zen anaietan zaharrena, mendiaren alde alaia. Pumorin abiatu zuten Himalayako bidea, 1990ean, eta hamarkada batean urrats asko egin zituzten mendi handietan, beti elkarrekin, haietako hamabi zortzimilakoetan. Elkarrekin abiatu zuten bidean etena baino ez baitzen izan Gasherbrumgo ezbeharra. Albertok berrekin zion arrastoari, eta bi anaiek hasitako bideari jarraitzen dio orain ere. G-I eta Annapurna igota osatu zuen hamalauko zerrenda, Jean Christophe Lafaillerekin azken hori. Tontorrean elkar besarkatu zuten Lafaillek eta Albertok, baina anaiari eman zion besarkada Albertok, Hire Himalaya liburuan jaso zuenez. Felix ez baita joan, mendian dago haren irribarrea.

2001eko bertsolari txapelketaren finalean, kartzelako saioan, Andoni Egañak bertso hau bota zuen. «Ze ederra den Himalaiako / haizearen zirimola! / Era hontako gairik ez nuen / espero hemen inola. / Jakin zazute hau Felixekin / ni neu bizia nagola;/ hargatik bor-bor odola, / ia galdu dut kontrola. / Bertsozalea genuen hura / eta hau da parabola: / iruditzen zait Belodromoan / gure artean dagola». Ezbeharretik hamar urtera, askorena da Andoni Egañaren uste hori bera.

MYSTIC RIVER


Clint-ek 2003an pelikula zoragarri hau estreinatu zuen, bere hitzak bihotz taupadak bezalakoak dira:



Trailer ofiziala:


Egoitzekin lanean ibili naiz azken egun (eta gau) hauetan, ikasten batez ere, eta bere proiektu batekin pixkat laguntzen. Hori dela eta ibaiatik hurbil egoteko aukera izan dut.

Ez baduzu pelikula ikusi, igual ez zenuke hurrengo bideoa ikusi behar... eta zure ipurdia bideoklubera korrika eraman beharko zenuke eta telebistaren aurrean eseri beharko zenuke, telefonoak itzali eta gozatu:


Ikusita badaukazu jada, ziurrenik berriro ikusteko nahia sortu zaizula bideotxo hauek ikusita.
"Maybe some day you forget what it's like to be human and maybe then, it's ok." (Dave Boyle)

ICIAR EN DICIEMBRE


En Noviembre, creo que fue en Noviembre... mi amiga poetisa Iciar me dijo que había un concurso de esos de poesía, Barcarola o algo así creo que se llamaba. Iniciativa del ayuntamiento de Albacete (creo). Nos animamos mutuamente y presentamos nuestras letras. En los días precedentes a enviar la solicitud me dijo que desde que me había hablado del concurso no le había escrito mucho, y se preguntó si tenía algo que ver con la competicion, a lo que respondí lo siguiente:

La vida nos atrapa
y solo regalos como los tuyos
o parecidos
me rescatan
de la anhedonia de mis días azules
llenos o no de sol.
De la rutina, del día a día
del no escribir todo el tiempo
ni a ti ni a nadie, ni a mi ni a nadie.

Tienes razón, me la suda la competición.
Se me había olvidado
y ni mucho menos
pensaba en cuadrilateros
aunque la idea de tenerte
en el otro lado de un perfecto cuadrado
con un calzón rojo brillante
no me disgusta
y seguro que así el combate
sería otra cosa, sin sangre.

Donde las rubias
y sus brillantes pezones
no serían la unica piel suave
sobre la lona
y tu danza
seguro que provocaría una rebelión
de esas que ya no hay en ningún lado
salvo en los putos campos de futbol

Pero una rebelión por otra cosa

Por tu revolución
por tu cuerpo
con tu entrepierna,
Tu lado convexo
tus agujeros.
Y tu vientre
y tu pecho
y el espacio entre ellos
entre el vientre y el pecho
entre el pecho y el pecho.
Por tu sonrisa.
Por tu declaración, llena de silencios
por esas palabras que gritas al tedio
que piensas, y que pocas veces escribes
o recoges con la pala de la desidia.

A ver si ganas el concurso
y lo celebras de la única manera
que merece la pena celebrar algo:
Deshaciéndote entre los brazos de tu hombre
y haciéndole deshacerse siempre por ti.
Cuanto más cueste, mejor…
más hacia deshacerse
porque sin deshacer, no hay hacer
Aunque sí desazón.

Vaya mierda de poeta que soy
que sólo cuando pienso en mis amigos
en los que hacen mi mundo
se me desatan los dedos
y se quitan los tirantes
de la dichosa jornada.

Y quiero marcharme de este lugar
hacia un faro
y pasarme dos semanas escribiendo
Solo. Con mis palabras Y su luz.
Y su oscuridad.
Que es la única oscuridad que tolero.

La próxima vez
te escribo algo más coherente,
con noticias,
con las cosas de la rutina neoyorkina,
novedades o no,
historias de ficción o realidades
coloreadas por la imaginación
o la memoria
o la simbiosis de las sinalefas de ambas.

Besos y palabras.
No tengo nada más que merezca la pena darte.


(obviamente, ninguno de los dos ganó nada... sólo los regalos que nos hicimos en forma de poemas en los días antes a la resolución)


PDFa hemen deskarga dezakezu.

KAMILYA JUBRAN & WERNER HASLER


Poztasunetik hurbilago egoten laguntzen duten zortzi minutu.
Abeslari eta musikari palestiniarrak isilik egotearen erakusten duen horietako bat da. Isilik egon eta entzun.
Wernerrek aldiz, isiltasun gune horiei musika deritzon horrekin inork baino hobeto betetzen dakien musikari suitzarra da.
Wameed deituriko diska egin eta argitara berri dute aurten elkarrekin lanean.

Hemen lagin bat:

ELMO TIDE


Argazkiak








RISE TO FALL


Azkenaldian asko entzun dudan talde bizkaitarra da. Inaxiok Burdinolan beraien kanta parea jarri zituen. Interneten sartu eta beraien myspacen bideo hau ikusi nuen. Gero "Restore the balance" diska etorri zen, eta bai! oreka berreskuratzen lagundu zidan.


Diska jaitsi nahi izanez gero, hemen daukazu; bideoa, aldiz, hementxe.

HERIOTZAREN AURPEGIAN


You do death alone,
but I coulda helped her with the dyin' part.
Jimmy Markum (Mystic River, 2003)



1. BARNEKALDEA. IGERILEKUA. ARRATSALDEA


GIZON bat (33) eta neska txiki bat (4) uretan daude. Biak txano barregarri horietakoak daramatzate, bata laranja eta beste beltza. Umeak erdi-erdian bihotz arroxa handi bat duen marradun bainujantzia darama.

Umea igeri egiten ikasten dabil, gaur da, igeri egiten duen bitartean burua uretan sartzen duen lehen eguna. Hori dela eta horizontalean egotea, etzanda, errexagoa egiten zaio. Azkar doa. Beldurra dela eta arinegi GIZONarengan mugitzen da.

AITA (harro)
Oso ondo pitxin!

Neska bere aitaren besoetara iritsi da. Begiak urez beteta ditu, ur azpian ireki ditu, baina igerileku modernoek ez daukate lehengoek zeukaten hainbeste klororik.

UMEA (oso pozik)
I can swim. I can put
my head in the water.
How did I do aita?

AITA
Fenomeno, fenomeno, fenomeno!


2. BARNEKALDEA. IGERILEKUKO DUTXA. ARRATSALDEA

Biak biluzik daude dutxa batean sartuta, dena xaboiez beteta dago eta umeak ile guztia apar beteta dauka.

UMEA (negarrez)
I am closing my eyes!
aitaaaa!
Don’t do that!!!

AITA
Naaaaaia, xaboia
kendu behar duuuugu.
Xaboia begietan
sartuko zaizu
begiak ez badituzu
ixten.

UMEA
I know.

Bukatu dute. Dutxatik irten eta eskuohial uzuri batekin lehortzen dira.

AITA
Kontuz ibili behar
zara xaboiarekin
maitxia. Beti esaten
dizut. Begiak itxi
eta burua atzera bota.

UMEA
I know. I will
keep it in my head.

Umeak behatz batekin bere lokian kolpetxo batzuk ematen ditu.


3. KANPOKALDEA. 92nd STREET BETWEEN MADISON & PARK. ARRATSALDEA

Oso egun beroa da. Garai viktoriarreko etxeen eskailerak kaletaraino iristen dira. Umeak bere aitaren eskua helduta dauka. Biak ilea bustita daukate.

UMEA
Are we going to
go to the ice-cream
store, aita?

AITA
Bai. Zuk zer hartuko duzu?

UMEA
Mango. No. No. Wait.
Vanilla. I want Vanilla.

Semaforoa gorri jarri da eta kale-kantoian itxaron behar dute.

AITA
Nor da maman-en maman?

UMEA
mmmmmm.....
Mamyyyyyyy!!!!

AITA
Bai maitxia!
oso ondo.
Eta, nor da maman-en
aita?

UMEA
mmmmmmm.....
I dont’k know.

AITA
Bai maitxia, badakizu
pentsatu.

UMEA
Papy!

AITA
Bai maitxia!
ederki!
Eta aitaren maman?

UMEA
I know it!
Amama. A-ma-ma.

AITA
ederki bihotza!

UMEA
And who is aita’s aita?
I know. I know.

AITA
nor da ba?

UMEA
Aitor!

AITA (barrezka)
Ez maitxia. Aitor aitaren
anaia da. Aita’s brother.
Aitaren aita
aitxitxe Jon da...
...zen....da... Jon,
ai-txi-txe Jon!

UMEA
....

AITA
Baina zuk aitxitxe Jon
ez duzu inoiz ikusi

UMEA
Why, aita?

AITA
Aitxitxe Jon hilda
dagoelako, pitxin.

UMEA
Is he dead?

AITA
Bai, Naia. Hilda dago

UMEA
Did somebody
step on him?

AITA (barrezka)
Ez maitxia.
Aitxitxe Jon ez zen
inurriak bezala hil.
Denok ez gara horrela
hiltzen.

UMEA
and so?
what happened?

AITA
Aitxitxe Jon gaixorik
zegoen.

UMEA
and the médicament?

AITA
Saiatu ginen,
baina ez zuten
ezer egin.
Oso gaixorik zegoen.

UMEA
And then he died?

AITA
Bai

UMEA (azalpena ematen)
He died!
He is never going
to come back again.
He is sleeping.

AITA
Bai maitxia.

UMEA
He died! He is never going
to come back again.
He is sleeping now.

AITA
Bai bihotza.

UMEA
Sleeping forever!!

AITA
Bai. Lotan dago.


UMEA
Now I know aitxitxe Jon
and I will keep it
in my head.



PDFa nahi baldin baduzu hemen daukazu.

2010-07-24

SAM DUNN


Kanadiar antropologo bat da. Berak zuzendu dituen hiru rokumentalak ikusi ditut aspaldi eta gaur horietariko bi sarean jarri ditut zuretzat. Metal musikari buruz zerbait gehiago jakin nahi baldin baduzu, eta horrela zergatik batzuek hainbeste maite edo gorroto duten ulertzen saiatu edota munduaren globalizazioaren eragina metal musikan ikusi nahi baldin baduzu...

Metal a Headbanger's Journey hemen jaitsi dezakezu, gaztelerazko azpitituluak eta guzti jarri dut. Filmearen webgunea bisitatu nahi baldin baduzu, hemen klikatu.
Global Metal jaitsi nahi baldin baduzu hemen jarri dut duretzat.
eta webgunea hemen daukazu.

Eta Flight 666-en webgunea hemen daukazu. Rokumentala ikusi nahi izanez gero eskatu iezadazu eta bidaliko dizut, kontzertu antzeko bat da, eta nahiz eta rokumental itxura izan, Iron Maiden fanatiko bat izan behar duzu... beste rokumental biak aldiz, edonorentzat direlakoan nago.

Up The Irons!!!!!!

2010-07-23

GATIBUTASUN SINDROME


Atzo Raquel-ek bere koinatu Charlieren imeil bat bidali zidan. Imeila beherago daukazu. Asuntoa da Charlie-k honako lan hau egin duela eta "ROMPER BARRERAS 2010" sarietarako aurkeztu du:



Bere lana bozkatzeko hemen klikatu. Oso errexa da, izen abizenak eta e-posta eman, klabe bat bidaliko dizute eta gero horrekin bozka dezakezu.
Ez da Jean-Dominique Bauby eta Julian Schnabel-ek ez du berari buruzko pelikula bat egingo baina gaixotasun berdina du Charliek.

Hemen daukazu bere imeila...zuk ikusi!
"Os escribo para pediros un favor que os quitará un poquito de vuestro tiempo. El caso es que me he presentado a los premios romper barreras 2010,que lo que tratan de valorar es cómo ayuda la tecnología a personas con discapacidad. Yo (José Carlos Carballo, más conocido como Charlie), he presentado un vídeo que habla de lo que ha significado en mi vida el programa informático predwin, el programa de escritura que incluso me ha permitido escribir 2 libros, y comunicarme con mogollón de gente, pues los correos electrónicos también los escribo con este programa, y la mayoría de vosotros ya sabéis lo que significa el correo electrónico para mí. En definitiva, que el programa predwin es lo más parecido que tengo a una voz. Bueno, que la forma de valorar los proyectos es por votación popular (me parece muy subjetiva esta forma de valorar los trabajos), y aquí es donde entráis en juego todos vosotros. No solamente os pido vuestro voto (si alguien ve un proyecto que le gusta más que el mío es muy libre de votarlo, pero si quiere una cerveza pagada por mí que me mienta y me diga que ha votado mi proyecto), sino que os pido que reenviéis este correo electrónico a todos vuestros contactos, a su vez que ellos lo reenvien a sus contactos, y así sucesivamente (es muy importante para mí), a ver si entre todos podemos conseguir el mayor número de votos.
Forma de votar: Entrar en la página www.premiosromperbarreras.es
Entráis en candidatos. Evidentemente yo estoy como proyecto individual. Si queréis ver el proyecto de cada persona pinchar en ver más de cada candidato. Si entráis en votar en un proyecto (espero que el mío), tenéis que pedir allí dentro una contraseña que os la mandan inmediatamente a vuestro correo electrónico, y con esa contraseña y vuestro correo ya podéis votar

Os recuerdo que tan importante como votar es reenviar este correo.
Gracias a todos.
Charlie.
El plazo es hasta el día 16 de agosto"

BERTSOLARI


Asier Altunaren proiektuaren piloto hunkigarria. Badakit berria ez dela, baina Baga-Bigan proiekzio bat egin behar nuen:


Hemen bideoa eskuragarri eta hemen gaztelerazko azpitituluekin.

JOHN PAUL CAPONIGRO


Argazkiak:












Nahiko izan ez baduzu, JP-ren webgunea hemen daukazu.

SEBASTIAO SALGADO


Argazkilari brasildarraren lan bikaina:









Argazkien zehastasun gehiago jakin nahi baldin baduzu edo argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hemen klikatu.