2010-06-30

HERRIA ZAINTZEN


Zergatik ez zuten Ertzaintza "h"-z idatzi? Ala "h"-a kendu diote Ertzaintza hitzari? Ziurrenik etimologia ezberdina daukalako izena Ertzaintza da. Tipo hauek ez dute herria zaintzen, ertzak zaintzen dituzte. Beti ertzean daudelako. Atzoko grebako bideo bat bidali dit Nur-ek Argentinatik (uste dut Argentinan dagoela, Nur-ekin zaila da jakitea). Eta beste behin ere beldurra sentitu dut. Eta irudi bat bilatzera joan naiz, eta Ertzaintza jarri dut nire "cooliris"-ean eta Flickr-etik hau agertu zait:

Soniko-ren argazkia bat da. Dirudienez tipo hauek AC/DC-ren kontzertuko sarrerekin arazoak izan zituzten eta iskanbila sortzen hasi ziren. Orduan ertz zaindariak agertu ziren. Ikurrinarik, pankartarik, megafonorik, fularrarik, koloredun frakarik eta belarritakorik ikusi ez zutenez; poseak egiten hasi ziren eta argazkiak herritarrokin ateratzen. Sonikok dioenez, jebiek egindakoaren erdia abertzale talderen batek egin izan balu kargatuko zuketen. Eskerrak zaintzen gaituztela.

FANTOMATIK


Franck Jamet-en bloga da edo berak esaten duenez "Irudiak lapurtzen dituen gizona". Itzela da! Gai bat aukeratu eta horren inguruan argazkiak harrapatu, bildu, identifikatu eta bere blogean sartzen ditu. Eguneko argazkia deritzon atala dauka ere, "Zoum Zoum" deritzona. Orokorrean, sekulako argazki indartsu eta esanguratsuak daude; erdi goreak batzutan, surrealistak, muntaiak, sexiak, sexualak edota erotikoak bestetan, beldurrezkoak, edertasuna isladatzen dutenak, poetikoak, lisergikoak... nahiko da hitzekin. Franck-i irudiak gustatzen zaizkio... zuk ikusi. 10 argazki 10 bat merezi duen blogarentzat. Zorionak Frank!

EDMUND TESKE


XX. mende hasierako argazkilari estatubatuarra collage eta solarizazio tekniken erabilpenagatik ezaguna. Hona hemen lagin txiki bat zure gozamenarako:





NORENTZAT EGITEN DUZU LAN?


Berria ireki eta Plaza atalera joan baino lehen hau aurkitzen dut:


Zuk jakingo duzu gehiago.

MAGARI


Nik betidanik txakurren beldurra izan dut. Ez dakit zergatik, baina hitz egiten ez duten animaliek beldurtzen naute. Halere Magarirekin egon nintzen minutu eskasetan ez nuen beldur hori sentitu. Iaz joan zitzaigun Magari. Magari, Alberdi-Fernandez familiaren partea izanik kriston kolpea sentitu nuen berria jasotzean. Bai, badakit txakur bat "bakarrik" da. Kaka puta! Normalean nik gauza bera esango nuke, baina Magarirekin desberdina izan zen.

Udaberririk gabeko
urteko udaberrian
desagertu da Magari.

Agian

edo

of course!

I wish! oxala!

Izen ederra
txakur ederrarentzat.
Magari hor nengoke,
magari sufritzen
jarraituko zenukete.

Heriotzaren aurrean
bizitza bizitzagoa
distiratsuagoa
mingarriagoa...
Magariagoa.

agian hori,
norbere heriotzaren aurrean
soilik egia da.
Magari!
Magari ez!
Ispiluaren beste
alde honetatik
natorkizue
zuon mina
ixiltasunean besarkatzeko asmoz,
magari!

Ahoa itxi egiten zait
eztarritik gora
hustasuna datorkidala
eta begiak likidotzen zaizkit
Magali gabeko munduan.

gaur gaueko ilargira so egitean
zuen irudiak pintatuko ditut
eta zuen begietan
pentsatzen egongo naiz.

PDFa nahi baldin baduzu, hemen jaitsi dezakezu.

HUTSIK


Askotan sentitu naiz horrela. Nahiz eta poema hau berriz irakurtzean hobetu behar dudala nabaria izan, momentuaren xarmaren indarrak gainditzen nau eta ez du hitz bat aldatuko:

Bizitzeko behar dudan energia
haundiegia da aspaldi.
Horregatik, ezin idatzi
husturik natorrelako
kaleetan zehar egon ondoren.

Eseri behar eta idatzi, edonon.
Edonor inguruan dudalarik
nire mundua poetikoagoa bihurtzeko;
Bernaten ondoan egoteko
edo Isa gehiago maitatzeko.
Naiarekin disfrutatzen gogoratzeko,
batzutan ahazten dudalako
heziketaren aire kutsatua
arnasten dudanean.

Eseri behar eta idatzi.
Itsasoa itsasoago izan dadin
eta koloreak, diztiratsuago.
Eta ezezagunen aurpegiak
ezagun bihurtzeko.

Eta egun batean ausartuko naiz
autobus txoferrari
ezagutzen dudala esatera.
Edo arratsaldero
irakurtzen doan 12 bat urteko neskatxari
bere begietako ametsak leihoan isladatuak
ikustera ohituta nagoela.
Edo, goizean, metroan ikusten ditudanei
egunero ikusten ditudala esango diet.

Eseri behar eta idatzi.
Eseri behar eta hutsik.

PDFa hemen daukazu

HITZEKIN NEKATUA


Kasualitatez iazko Ekainaren 29an hitzekin borrokan nenbilela poema hau idatzi nuen:

Esan beharreko guztiak
esanda ditudala ematen du.
Izoztuta nago
ezer idatzi ezinik
hitzekin nekatua moduan.

Bizitzan murgildu behar
idortasun honekin bukatzeko.
Agian urteak itxaron beharko
berriro fresko sentitzeko
eta hitzak txingorrelez paper hauetan
jaurtikitzeko.

PDFa hemen jaitsi

HIZKUNTZAK


Nire lehen poesia bilduma idatzi eta gero hainbat argitaletxetara bidali nuen zirriborroa. Irakurri zutenen artean batzuek hizkuntza bakar batean idazteko gomendatu ninduten; nire ahotsa transmititzeko tresna aukeratu behar nuela; bestela oso zaila izango zitzaidala nire poesia gutxinaka-gutxinaka hobetzea, handitzea, sakontzea... Agian arrazoia daukate, baina oso zaila egiten zait. Nire bihotzak euskaraz idatzi behar nuela esan zidan egun horietan, eta nire ahotsa euskaraz bilatzeko. Txalupan salto egin nuen eta arraunean hasi nintzen, aditz, adjetibo, subjuntibo, esaldi subordinatu edo aditzlagun zein izen edo metaforak RM Azkue, Pako Aristi eta Mikel Urdangarinen hizkuntzan bilatuz. Bihotz (hobeto esanda burmuin) berdinak batzuetan Isari poemak idatzi nahi dizkio, edo nire amatxori, edo Martistari, edo Pierre-ri, edo Hideaki-ri...eta zoritzarrez nire munduaren gehiengoak ez du tutik ulertzen. Halere, agian nazionalismo kokolo bat dela eta, euskaraz idazten jarraitzen dut. Baina hona hemen nire barne gatazkaren adierazle laburra bezain esanguratsua:

Hizkuntza bat aukeratzean
besteak deuseztatu behar
nire parte bat
kontzienteki akatuz.
Hainbeste nahi al dut
nire lana argitaratu,
non nire poesia "hobetzeko"
hizkuntz bakarrean
aspaldi idazten dudan?

PDFa hemen jaitsi dezakezu.

2010-06-29

GREBA OROKORRA


Gora zuek! Animo Euskalerria! Grebaren inguruko informazioa jarraitu nahi izanez gero hemen sakatu.
Arrasateko Udalarekin bat nator...

HIL DA JAINKOA


Antoniok hau bidaltzen dit.
Jean Meslier apaiza ateismoaren aita da. Orain bere lana gazteleraz argitaratu da. Sekulako garrantzi filosofikoa izan zuen bere lanak eta pentsalari, politikari, idazle eta herritar xumeentzat bide alternatibo bat erakutsi zuen. Oraindik gogoratzen dut Kafe Antzokian astebururo PiLT-ren abestiarekin taberna erdia tenplu pagano batean eraldatzen zela...


Meslier: Munduko noble eta boteretsu guztiak apaizen erraien bitartez zintzilik eta urkatuak izan daitezen nahi dut.

Eta honekin erlazionatua, Antonioren beste mezu bat:

El muro de los lamentos

Una reportera de la CNN escuchó hablar de un anciano judío que había estado yendo a orar al Muro de los Lamentos por mucho tiempo, todos los días, dos veces por día...
Lo observó mientras oraba. Después de 45 minutos y cuando el anciano se estaba por ir, ella se acercó para hacerle una entrevista...

- Discúlpeme, señor... soy Rebecca Smith, reportera de CNN. ¿Cuál es su nombre?
- Moshe Cohen - respondió el hombre.
- ¿Por cuanto tiempo ha venido Ud, señor, al Muro de los Lamentos?
- Por alrededor de 60 años.
- ¡60 años... es asombroso! ¿Y por quién ó por qué reza?
- Rezo por la paz entre Cristianos, Judíos y Musulmanes. Rezo porque terminen todas las guerras y los odios entre la gente. Rezo para que los niños crezcan como adultos responsables, amando a sus semejantes...
- ¿Y cómo se siente Ud. tras estos 60 años?
- ¡Cómo si le hubiera estado hablando a una pared!

HITZ PUTEN ENERGIA


Batzuetan, nire exhibizionismoaren ondorioz-edo, nire ego asezinaren tamaina dela eta, oso frustrantea da idatzitako guztiak munduaren entropian galtzea. Hitzen bakardadea mingarria da eta nahi duzun sentsazioari ezin izenik ematea. Batzuetan poemak opariak bezalakoak dira; gustoko ez dituzun oparien antzera, ahazten diren gauzekin batera gordeta gelditzen dira. Poema honek frustazio honi buruzko gogoeta txikia dela uste dut.
Gauzak norberagatik eta norberarentzat egin behar dira... hori bai gezurra existentziala. Agian zuk lortzen duzu... esango al didazu nola? Melodia batekin hitz goxoak esaterakoan jendearen begiradak aldatzen ez direnean, edo abesti bat kantatu eta gero txalo zaparradarik ez dagoenean, zer? Afari ederra egun osoan zehar prestatzen egon eta gero, lagunek komentario bat ere ez egitean... Gol eder bat sartzean...
Nik zer dakit... agian zuk ez duzu maitasun dosi hori behar, baina ni yonki bat naiz. Hori aspaldi dakizu. Nik eskenatokira igo nahi dut.
Bat, bi, bat, bi....hiruuuuuu! bat, bat, bat....

Bernatek, beste behin ere
arrazoia daukala aitortu behar dut;
kriston energia botatzen dugu mundura
idazten dugun hitz puta bakoitzean.

Hor galdu egiten dira gero,
inork entzun gabe
gaur eguneko hatxe letra moduan.

Hor galdu egiten dira orain
inork ikusi gabe
eguzkiari zuzenean minutu batez
egon eta gero
zure begiak ikusi ezin ditudanean bezala.

Hor munduan galdu egiten dira...
emakume galduak moduan
emagalduak moduan

Kointzidentzia hutsa
hitz putak eta emagalduak
poesia berean bukatu izana.
kointzidentzia edo inkontzientzia
berdintsuak diren beste hitz puta bi.

PDFa nahi baduzu hemen daukazu.

GOGOETA LIBREAK


I.
Heroien behar mugitzen dabil
zer egin jakin gabe
gizartea deitzen dugun munstro hau.

II.
Ez ulertzearen
ez jakitearen
ezin pentsatzearen laku beltzak
izutzen nau.
Nire ezjakintasunaren dimentsio espazialak
heriotzaren tamaina du
arratsalde arrunta hau
laborategian egon eta gero.

III.
Kolumnen artean
argia somatzean
erdi iluntasuna
edertasun bihurtzen da.
Metroa tunel erdian gelditzean
haserretu ezik
irribarre bat kristalean pintatzean
erdi iluntasuna
edertasun bihurtzen da.
erdiluntasuna: erditasuna: edertasuna

IV.
Poesia tristeak idazteari uko egin nionean
nire bizitza errexagoa bihurtu zen.

V.
Zein ederra den esan beharko nioke
Baina ihesi joan da, korrika moduan
bere esentziaren atzetik.
Edo agian nirearen bila.

VI.
Graffitiak metroko leihoan
graffitiek metroa dekoratuz
graffitiak paretetan
graffitiak azaletan.
New Yorkek kontatzeko asko dauak
eta lengoaia ezberdinen bitartez
egiten ez badu
ez litzateke New York izango.
Edozein aitzakia ona da
airea poesia bihurtzeko.
Idazterakoan,
funtsezkoa dena ulertzea
errexagoa egiten baitzait.
Uste dut, agian, Keith Haringi ere
berdina gertatzen zitzaiola.

VII.
Batzutan
kanpo munduan inspiraziorik
aurkitu ezinean nabilenean,
nire eskuak nire buruan sartzen ditut
PDFa nahi? Hemen daukazu.

GIL MARES


Argazkilari honen izena ezin daiteke izan aproposagoa... margolanak dirudite baina argazkiak dira. Itsasontzi eta uraren arteko mugaren azterketa eta adierazpen grafikoa. Ai! Zenbat falta zaidan itsasoa...






BRUCE BARNBAUM


Ia-ia Baga-Bigan lan egiten duen pertsona dirudi... Bruce Barman-a:






CONSTANTINE MANOS


Argazkiak









2010-06-28

ES OU ES (S.O.S)


Poema honek ez du behar aurkezpenik...

Me levanto de la cama desnudo
solo para escribir esto.
Llámalo manifiesto
o declaración de amor
o ni siquiera lo leas
y sigue sin responderme.

No importa que te haya antes
dicho toda la verdad, o que no.
No importa que hayamos hecho el amor
o que se haya quedado entre nosotros
como una fantasía o una ilusión.
Tampoco importa que me quieras,
créeme,
para eso ya estoy yo.

Pero para todo el resto
te necesito.
Y por esto te lo envío
porque no importa lo que sepas
porque no importa que me veas
como soy
o como quieres que sea
o como crees que soy
o como quiero que creas.

Improviso estas letras de madrugada
como improviso mis caricias.
Lo único que quiero
es sentarme a tu lado
y escuchar el susurro del silencio.
Lo único que quiero
es que aunque me ignores
no me olvides
cuando me haya marchado.
Por mucho que te cueste.
Porque eso es lo que hago yo contigo
cada día
después de todos estos años de exilio
en la prisión de mi pasaporte
y el abrazo de este mundo nómada.

PDFa nahi? Hemen daukazu.

EZIN TITULUA JARRI


Beherago aurkituko duzun beste sarreraren letaniarekin bukatzeko...

I.
Zein dimentsio izango du denak
heriotzaren aurrean?
Zerk gordetzen du garrantzia
arnasik ez dagoenean?

Eta Philip Rothek arrazoia badauka
eta hiltzerakoan
hildakoari ere soilik memoria
gelditzen ote bazaio?

Igarotako urteak betiereko
atzekoz aurrera birpasatzera
kondenatuak ote gaude-edo.
Ez al da gure hildakoekin
hemen gelditu garenok egiten duguna?

II.
Atzo berriro ere
beldurrarekin hitz egin nuen
- eta hiltzen zarenean, zer?-
esan zidan.

Oraindik dardarka nago
ahula naizelako
betierekoa izan nahi nukeelako
eta fededuna izan, ez ilusio gabekoa.
Lehoi batek
nire ausardia aperitiboz jan zuen
eskerrak azkenean lokartu nintzela.

Halere, badakit egun batzuetan zehar
beldur honekin lo egin behar izango dudala
hutsunea oso handia delako
dagoen argi gutxi honetarako.
Iluntasun horrekin ibili naiz gaur ere
eta atzera begiratu dut
eta nire itzalik ez zegoen lurrean.
Sentsazio hau hor dago,
minbizia bailitzan
nahiz eta ikusezin
beste min guztien artean izkutaturik.


III.
Otsailaren zortzian,
infinituaren bertikalean,
zortzi urte jada aita joan zela;
18:18-an itzali zen
eta iratzargailu gorriak markatu zuen
bere azken agurra.
Izeko Marisaren ondoan
hark jaso baitzuen
aitaren azkeneko airea
gogoratzen dut, gelatik irten zela
bere begietan
heriotzaren ziztada oraindik zegoela.
Orduan aitaren anaiak
amatxo, Aitor, osaba Joserra
eta denok sartu ginen
heriotzari konpainia egitera.
Hori izan zen
nire bizitzako isiltasunik handiena
Naia jaiotzerakoan bezala
negar egin zuen arte bezalako instantea.
kasu batean ezereza, bestean bizitza.

Han gelditu ginen denok zutik
nik ez nuen inor begiratu nahi
nirekin zoroen munduan egon nahi nuen
Kafkaren egunerokotasunean
arrazoiaren amildegian.

Dena apurtu zen. Dena gelditu zen.
Erlojua izan ezik.

Jonen begiak aurrean ditut batzutan
nire orruen garrasietan
eta abesti zahar batzuen akordeetan;
gogorra da ez ahaztea
gogorra da mina
batzuetan gogorregia.
Zailena, batzuetan argazkiak ikusi beharra
bere begirada urdina gogoratu ezinean
ezta bere irribarrea ere
aita gabeko munduan.

PDFa nahi baduzu, hemen klikatu.

HARAINDIA


Aspaldiko poesia bat izan arren, gaur, berriz irakurtzeko astia hartu dut.

Orain ulertu dut
eta dardarka nago…
ea partekatzeko ahalmena
ematen didan poema honek!

Jainkoek, eta bere akolitoek
hil eto geroko bizitzari buruzko kontuak
behin eta berriz aldarrikatzen dituzte.
Ez al da dena erlijioaren
muntaia fundamentalista
nazkagarri bat?
agian...
Paradisu edo infernu hori,
baita purgatorioa ere
memoria baino ez da.
Gogoratua izatea da
betirako izateko aukera bakarra.
Beste bizitza bat da, gorputz gabekoa
heriotzari iruzur egiteko irtenbidea; memoria
...-aitak begi berdeak zituen-...

Hori da profeten mezua, eureka!
ez al da ba jesus delako hori hilezkorra?
eta buddha? ala joshua? allah?
yahweh, bhagwan ala wagehuru?
propagandisten memorietan bizi dira
jainkoak
eta beraien ordezkariek,
bidai-agentziako langileak balira
beste bizitza horretarako ofertak dituzte;
otoitzetan oroimen lana baino ez da egiten.
jonen “poesia infinitoa” bezain hilezkorra
bukaezina,
jon ere jainkoez ari zen poema hartan
eta ni, errepika ari naiz,
abesten eta otoitz egiten, nire letaniak
-nire aitaren begiak berdeak ziren-

Jainko guztien beste bizitza hori
perfektua, ez-fisikoa
memoria da, nola bestela?
Ez al gara denok hobeagoak
desagertu eta gero
hemen gu barik gelditzen direnentzat?
batzuk ez; horientzat memoria-infernu.
Batzutan memoria hori geneetan dago;
geneen bitartez trasmitu diot nik Naiari
nire izaeraren zati bat...ai! nire alaba gaixoa
-nire aitaren begiak ziren berde argiak-

Gogoratua izan naiteke, edo ez
maite nautenen ispilu aurreko
oroitzapen pribatuan;
auzoan, herrian, hirian, nazioan
ala munduan...allah bezala...bezallah!
edo memoria biologikoan
isiltasun naturalen zirrikituetan.
adenina, guanina, timina eta zitosina…
betierekotasunaren lengoia.
memoria biologikoa mintzairan.
-aitaren argi berdeak, begiak-

PDFa nahi baldin baduzu, hemen jaitsi.

2010-06-27

MARTISTA


Gaur Martari buruz hitz egitera nator. Ibizatik imeil bat iritsi zaidalako. Y por eso no voy a escribir estas letras en euskara. Aprovecho la coyuntura para decir que me encantaría sacar tiempo para traducir lo que cuento aquí del euskara a otros muchos idiomas. Como Marta me dice hoy, es una pena que no me entienda el 90% de lo que digo, a pesar de lo cual sigue visitando el Baga-Biga. No tengo palabras (o tengo demasiadas) para expresar lo que eso significa para alguien como yo.
Pues eso...Marta...o Marta la artista, o Martista, o Marta la socorrista, o Marta la tatuadora...Marta...
Ahora está en Ibiza dale que te pego a la tinta...intentando hacer la temporada, hacer manos en culos de ingleses borrachos, y saliendo adelante.

En su día le escribí este poema:

Martaren koadroak
ikusi ditut arratsaldean.
Estilo bitxia
estilo pertsonala.
Bakarra,
behintzat niretzat:
emagaldua oso polita da
bere koloreek…
gorriek eta marroiek
arima daukate.
Umeen begiradak
umea eta telebista,
hori izango al da
nirekin elkarrizketa
telefonikoa izan ondoren
margoztu al zuena?
Agian bai. Agian ez.
Esplikatu nion,
nola Naia tentelatzen
zuen telebistak.
agian bai, hori liteke!
agian bai, hortik jaio zen.

Gustatuko litzaidake
Koadro bat erostea.
Margozten imaginatu al izateko
Marta margolaria!
Marta artista: Martista.

Pintzelekin magia
egin dezakezulako,
errespetatzen zaitut.
Bernat zoriontzeagatik
eta bere ondoan egoteagatik
miresten zaitut.
Zarena izaten ausartzeagatik
maite zaitut.

Ez dut behar denbora
zure ondoan,
ulertzeko eta ikusteko
zein berezia zaren
zein ederra den
zure barruko mundua;
zure espirituan,
pintzelak erabiliz
isladatzen dena
eta gu ispiluok
iluminatzen gaituena.

Espero dut gure argiaren
berotasuna noiz edo noiz
zure gorputza aurkitzea
eta zure arima berotzea!

Eskerrik asko margozteagatik!!!

Que formó parte de aquella selección de poemas que llevaba por título "Sentsazioei eginiko argazkien letrak" y que te puedes descargar aquí.

Ahora me escribe los domingos y yo le contesto cuando saco tiempo, le llamo o le escribo y le escucho y le cuento. El otro día le escribí un largo imeil, del que con su permiso extraigo esto:

no tengo hambre
pero me comía tu tristeza de aperitivo
para que sigamos entre sonrisas
huele todo mejor, sabe todo más rico
sin adjetivos, sin aditivos, sin miedos

y la muerte de postre
pero mientras tanto...
peguémonos un atracón
y tu sigue pintando
y llenando el mundo de belleza
esa belleza que puebla tus noches

como la luna que se esconde
para que no la veas
me comía tus sombras,
me comía tus tristezas
para que no las sientas
para que el futuro no te mienta
y no te engañe el amor.
que es lo único que importa…Te puedes bajar el primer poema aquí, y el segundo aquí.
Y esta es la página web de Marta, que está en este blog (en los enlaces a otras páginas) por si te apetece pasarte a visitarla y se te ha olvidado la dirección. Si quieres hacerse un tatuaje especial, ya sabe donde tienes que ir, y no lo digo por decir.

EMOZIOZ SATURATUA


Nola izan naiteke edertasunaren aurrean poeta?
Nola izan naiteke ametsen aurrean ameslaria?
Nola?

Munduak
emozioz saturatua dagoela
uste du.
Horregatik ezin du sentitu.

Orduan
errealitate zati bat
nirekin hartzen dut
eta Cortazarren mundura ekartzen dut
eskailerak igotzen ditudan bitartean.

Izan nintzenaren islada ikustean
gaurko erresistentzia
ez dirudi
hain garrantzitsua,
menperatua nagoelako.

Halere, gaur ekainaren egun honetan
nire arimako ispilua garbitzean
ez dut beldurrik,
begi tristerik aurkituko ez dudalako.
Eta orduan konturatzen naiz
edertasuna deskribatzea
amets egitea
baino errexagoa dela.

Munduak
emozioz saturatua dagoela
uste du.
Horregatik ezin du sentitu.

Niri ez zait gauza bera gertatzen
eta zuri?


PDFa nahi? Hemen daukazu.

GIZAKIAREN HAUSKORTASUNA


Iazko beste poema bat. Iazko poema bai, baina ez sentsazioa. Poema hona balitz zuk ere ikusi eta sentituko zenuke bertan isladatu nahi izan nuena. Neska txinatar hau ia egunero ikusten dut, bai autobusean, bai metroan. Eta poesia honek esaten duena, egunero sentitu ere.

Pisugabeko izakia,
finen artean finena.
Hain fina, non bere gorputzak
nerabetasunean galduta dago
begirada galdutako emakume txinatarra.
Triste dago.

Nahiz eta bere aurpegi garbia
nahiz eta bere zapata merkeak
nahiz eta bere arropa xeheak,

neskak, gizakiaren purutasuna dauka
gizakiaren hauskortasunaren esentzia.
Ez du behar mozorrorik
lerdena da-eta
gardena da-eta.

Triste nago,
bere tristura hain haundia ematen du…
zein ederra den esan beharko nioke
fikziotik aterata dirudiela ere
begirada galdutako emakume txinatarra.

Poemaren PDFa gorde nahi baldin baduzu, hemen jaitsi